XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); eta bestetik, berriz, Errioxa`ko ballara eder bat.

Seigarren gizaldiko gizon santu ori, ziur asko, euskalduna zan, inguru aietako gizon danak bezela.

Bera ill ondoren, baillarak santuaren izena artu zuan, gaur oraindik gordetzen duan izena.

Izen orren ballara berriz, euskal-kutsu aundikoa degu.

San Lorenzo mendi aundiaren egalean dago, ospel-aldera.

Mendi-tontor orrek ba ditu 2.262 metro, ta urtean luzaro txuriz jantzia agertzen zaigu.

Mendi onen magalak, basoz ta larrez josita daude.

Pagadi ta arizti ederrak ditu ospelean.

San Millan`en ballara, bean, zabala da; menditartean sartzen dala, estutzen dijoa.

Kardenas izeneko ibaiaren ondoan zelai eder batzuek daude.

Lur ezin obe oietan, baratze onak dituzte egiñak.

Mendi-aldera sartzerakoan, ibaia, erreka biurtzen da eta erreka-inguruak Euskalerriko beste toki askoren antzekoak ditugu.

Goi-aldera, baso orlegiak eta errekak; erriaren inguruan lur gorriak eta piñudiak, baita makal edo txopo asko ere; Lizarra-ondoan gaudela dirudi.

Egutera aldeko mendi bazterretan, usai gozodun belar asko; ezki (tomillo), azaia (cantueso) explika-belar (espliego), loragino (orègano), aientzuri (madreselva).

Mendi-alde oni, euskal-usai aundia artzen diogu.

Gero ikusiko degun bezela, lengo-Euskalerria guk uste baiño zabalagoa zan.

Zazpi probintzik bakarrik Euskalerria osotu bear al dute?.

Euskalerria guk uste baiño zabalagoa ez al da? Ala deritzaigu.

Emen bizi diran gizonak euskaldunen antzekoak dira, leku-izen asko erabat euskaldunak ditugu.

Lur onek, aintziñako garaietan Euskalerriarekin bategiten zuan.